Presunto
Zure boterea nire beldurrean datza. Ni ez naiz beldur, zuk jada ez duzu botere fisikorik
Xake taula bat.
Partida bat jokatzen duzunean, borroka bat egiten duzu zure aurkariaren aurka.
Alde bakoitzak hainbat pieza ditu:
Peoi
Alfil
Zaldi
Dorre
Dama
Errege
Zuriak beltzen kontra. Beltzak zuri elektrikoen kontra
Eta balizko gris guztiak.
Zein da gure benetako izaera? Gizonak, izaki sozial gisa, bizikidetza-mugak ezarri nahi ditu. Egun batean muga hori gainditu egiten da eta zure alabari zerbait gertatzen zaio.
Justu une horretan, norberak ikusle izatetik gertakari baten protagonista izatera pasatzen denean, arrazionalaren eta animalaren arteko muga lausotu egiten da. Zuriak zuri izateari uzten dionean eta beltzak beltz izateari uzten dionean, eta uste genuen egin ezingo genuena egiten dugunean: Gure izatearen sakon-sakonetan dagoen biolentzia hori esnatzea.
Zeren iluntasuna ere zure baitan bizi da.
Presunto-ri Buruz
Presunto-ren testua Eusko Jaurlaritzaren Antzerki Testuen Sorkuntzarako Diru-laguntzen laguntzarekin garatzen da.
Presunto 5. Eszena Proiektuen Erakusketan, Eszenabide 2023 parte hartzen du, eta Harrobian 2024ko Egonaldia Proiektuaren irabazle izan da.
Bilboko Arriaga Antzokiaren lankidetza ere badu, eta bertan estreinatuko da 2024ko urriaren 30ean.